ONGI ETORRI PARADISURA
ONGI ETORRI PARADISURA 9 urte bitarteko haurrei zuzendutako euskarazko ikuskizun alaia da, ipuina eta kantuak uztartzen dituena. Gure ikuskizunak umeak ipuinen mundu liluragarrian murgiltzen ditu, narrazioen eta kantuen bitartez. Horretarako haurren parte hartzea, jolasak
eta koreografiak erabiltzen ditugu. Saioa ahalik eta modu dibertigarri, erraz eta dinamikoenean igarotzea da gure helburua. Ipuinak ulergarriago egiteko, dekoratua, atrezzoa, mozorroak, musika, dantza eta koreografiak erabiliko ditugu.
ONGI ETORRI PARADISURA ikuskizunak zera erakutsi nahi du: barneko sua pizteak eta irudimenari hegan egiten uzteak duen garrantzia. Paradisu ezberdinetan barrena bidaiatuz, haurrek emozioak ezagutzeko, gorputza onartzeko, besteekin konektatzeko, naturarekin bat egiteko eta beren ametsak elikatzeko aukera izango dute. Azken batean, kanpoko mundura irekitzen den bidaia da, baina, aldi berean, barrura begiratzen duena, norbera hobeto ezagutzeko eta seguruago sentitzeko.
5 -9 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Euskaraz.

BIDAIA LILURAGARRIA
Ikuskizun berri honetan, Perlik eta Koxkolok bidaia liluragarri bat egitera eramango gaituzte. Musikak eta dantzak lagunduta, leku zoragarriak eta oso lagun bitxiak aurkituko dituzte munduan zehar, eta ilargira ere iritsiko dira.
Aniztasunaren, berdintasunaren eta ekologiaren aldeko ipuin musikala, haurren irudimena sustatzeko eta familia giroan primeran pasatzeko.
4 eta 9 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Hizkuntza: euskara.
ABENTURA ZIRRARAGARRIA
Ikuskizun berri honetan, Perlik eta Koxkolok bidaia zoragarri bat biziko dute munduko hainbat uharte zeharkatuz.
Ipuin musikal berri bat: istorioz, abenturaz, pertsonaiaz, musikaz, dantzaz eta umorez josia.
Hurbiltzen diren haurrek abentura zirraragarriak bizitzeko aukera paregabea izango dute, ipuinen, musikaren eta dantzaren laguntzarekin.
Istorio eta abentura liburuei omenaldia: Verne, Stevenson, Defoe.
Abenturaz beteriko ipuin musikal dibertigarria, elkar hobeto ezagutzen eta gehiago maitatzen ikasteko. Haurren irudimena piztuko dugu eta familia giroan primeran pasatuko dugu..
4 -7 urte bitarteko haurrei zuzendua.
Euskaraz.

KOLOREZ JANTZIA
Kolorez Jantzia ikuskizunak zera erakutsi nahi du: gutariko bakoitzak dituen ezberdintasunek nola egiten gaituzten aparteko eta berezi. Horretarako, ipuinak, musika eta ilustrazioak erabiliko dira. Denok gara ezberdinak eta horrek ezin hobe bihurtzen gaitu; azken finean, gizaki bakoitzaren berezitasunei egiten zaien omenaldia da. Kolorez Jantzia saioan, Kamila zebraren eta Perli otsoaren ipuinek, ezberdintasunak suposatzen duen aberastasuna eta balioa lantzen dute. Gure gizartean aniztasuna elementu aberasgarri moduan ulertzeko istorio bat. Kantu bat askatasunari, tolerantziari eta ezberdinarekiko begiruneari.
3 eta 7 urte bitarteko haurrentzat.
Hizkuntza: euskara
