Perli eta Koxkolo

Kaixo, lagunok!
Perli eta Koxkolo gara, bikote artistiko-musikala!
Haurrentzako ikuskizunak eskaintzen ditugu (ipuin kontalarien generotik hurbil daudenak), euskaraz, non haurrek ipuinez, antzerkiaz, musikaz, kantuez, dantzez eta koreografiez gozatuko duten, oso modu dibertigarrian.
Esan behar dugu gure ikuskizunak ipuin kontaketak baino zerbait gehiago direla, interpretazio eta narratiba espazio zabal eta anitzagoak ukitzen baitituzte. Hala ere, ikuskizunaren ardatza haurrentzako ipuin baten antzezlan musikatua da, baina MUSIKAL baten antz handiagoa duela sinestea gustatzen zaigu (Brodway-ko musikalen antzera, baina hainbeste serpentina eta konfetirik gabe, eta euskal labelarekin 🙂 🙂 🙂 🙂)
Gure ikuskizunak honako leku hauetan egiten dira: haur-eskoletan, liburutegietan, kultur etxeetan, antzokietan, museoetan, plazetan, frontoietan eta baita herrietako jaietan ere.
NON EGITEN DIREN – ADIBIDE BATZUK
Haur Liburutegiak

Kultur etxeak

Antzokiak

Haur ikastetxeak

Toki irekiak

IKUSKIZUNAK
Gaur egun hiru ikuskizun ditugu eskuragarri: BIDAIA LILURAGARRIA, KOLOREZ JANTZIA eta ABENTURA ZIRRARAGARRIA.